XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zelan egin:

1. Lehenengo, egin zulo bat potearen barrenean.

Baimena eskatu untzea eta mailua erabili aurretik.

Untzea potearen erdian ipini.

Astiro-astiro mailuaz jo: lauzpabost golpe emondakoan untzea barruan izango da.

2. Hartu lokarria eta sartu egindako zuloan.

Sartu eskua pote barruan eta tiratu lokarriari kanpora.

Egin lokarriaren muturrean korapiloa.

(Behar izan ezkero egin beste pare bat korapilo ere, lokarria zulotik ez pasatzeko moduan).

Lokarriaren beste muturretik tiratu, eta halan korapiloa pote barruan geldituko da.

3. Hartu beste lokarriaren puntea eta beste potearen zulotik sartu.

Egin korapiloa lehengo moduan.

4. Emon pote bat lagun bati.

Bakoitzak berea eskuan daualarik alkarrengandik urrundu lokarria tiran ipini arte.

Etxe barruan nahiz kanpoan egin daikezue.

5. Txandaka, batek astiro-astiro potera berba egin eta besteak potea belarrian ipini entzuteko.

Konturatuko zarienez, oso ahots isilak entzungo dozuez: zuen ahotsak lokarriari dardarea eraginazoten deutsie.